
Zentroak lurpeko ibilbide guztiz irisgarria dauka. Leize honek aukera ematen dio bisitariari Paleolitoko mundua benetan ezagutzeko; bertan, modu ludikoan ezagut daiteke Gizateriaren lehen artea, Kontinente osoko leize-zuloetako hormetan eta arroketan islatu baitzuen duela 35.000 eta 10.000 urte bitartean.
Zentroak hiru zati ditu:
1.- Kobaren sarreran, 10 metro altuko ganga ikaragarri handiaren azpian, erakusketa iraunkorra dago, interaktiboa gehienbat. Erakusketa horrek orainaldira hurbiltzen ditu, batetik, Paleolitoko biztanleen eguneroko bizitza, eta, bestetik, Historiaurreko artistek eginiko sorkuntza bereziak, beren sinesmen eta bizipen existentzialen erakusgarri.
2.- Iparraldeko aretoan, galeria estu baten amaieran, “izotz munduko ehiztariak eta artistak” ikus-entzunezko multimedia ikuskizunak azaltzen du nola egiten ziren labar-arteko margo eta grabatuak. Horretarako, irudi ikusgarriak, soinu banda iradokitzailea eta efektu anitzak erabiltzen ditu, eta hori guztia suaren usaina eta haize izoztuaren boladak airean nahasten dituela.
3.- Hegoaldeko galerian “Labar-artearen Pinakoteka” dago. Bertan bildu dira Europa osoko margo-multzo garrantzitsuenetako batzuen erreplikak (Altamira, Ekain, Lascaux, Pech-Merle, etab.), Europako Arte Kuaternarioaren goieneko uneak ezagutzera emateko, zentzumen- eta argi-giro berezian bildurik, Xamanaren hitzak noiz hasiko zain…
KobenKoba Karrantzako Sangrices auzoan dago. Menditik joanez gero, Lanestosako hiribildutik (Bizkaia) abiatzen den oinezko sarbidea baino ez dago, eta, guztira, 218 eskailera-maila igo behar dira.
NEGUKO ORDUTEGIA: urriaren 1etik martxoaren 31ra arte.
- Asteartetik ostiralera: 1030etik 14:30era
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 17:30era
UDAKO ORDUTEGIA: apirilaren 1etik irailaren 30era arte
- Asteartetik ostiralera: 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 17:30era
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era
Itxita:
- Astelehenetan, astelehena jaieguna denean izan ezik
- Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1 eta 6an eta irailaren 18an.