udalbide
Sorginen lezea
home
Argazkia: ukitze lerroa
Zugarramurdiko mendebaldean, herrigunetik kilometro erdi baina gutiagora –Zugarramurdi-Sara bide zaharrean- dagoen azaleko egitura karstiko ikusgarriak « Sorginen Leizea » izena du. Kobazulo nagusiena gaur egun emaritsua den urlasterrak sortua da, izan ere, «Infernuko erreka»k Ipar-ekialde-Hego-mendebalde orientazioa duen tunel zabala zeharkatzen du, eta bere ezaugarriak ondoko hauek dira : 120 metroko luzera, 22-26 bataz bertzeko zabalera ekialdeko muturrean eta 12 metrokoa mendebaldekoan, eta 10-12 metroko altuera. Egitura karstiko hau goiko partean kobazulo nagusiak duen orientazio bereko bi galeri ttikiz osatzen da.
Egitura karstiko honen izena bertako kobazuloetan antzina egiten ziren ospakizun paganoengandik heldu da; 1609 eta 1614 bitarteko Inkisizio Prozesuan Zugarramurdin sorginkeria gauzatzen ziren ekitaldiak antolatzen zirela frogatzat aurkeztu zen.
Ordutegia:
-astelehenak itxita
-asteartetik igandera: 11:00 - 18:00
-asteburu eta besta egunak: 11:00 - 19:00 (edo ilundu arte)
Ordutegi zabalagoa Aste Santuan, Udan eta zubietan.
Abuztuak 18 (Zikiro eguna) eta abenduak 25 itxita.
Urtarrileko lehen hamabortzaldian astez itxita eta asteburuetan zabalik.

Prezioak:
-helduak 3,5€
-haurrak 2 € (6-12 urtekoak)
-taldeak: prezio bereziak
-Sorginen Museoa bisitatzen bada 1€-ko deskontua eginen da.
Behitiko Karrika z/g 31710 ZUGARRAMURDI
Behitiko Karrika s/n 31710 ZUGARRAMURDI - Tel: 948 599305 - info@zugarramurdi.es